Bateria jo aurretik, BEROKETA!

Gomendio garrantzitsu bat!

Bateria (edo edozein instrumentu) jotzen hasi aurretik, baketak zure eskuetan hartu aurretik, OSO GARRANTZITSUA da gorputza egingo den ariketarako prestatzea. BEROKETA egokia egitea, alegia.

Honen bidez:

– Gorputza prestatzen dugu baterian egingo ditugun mugimenduetarako
– Gainkarga muskularrak ekidingo ditugu
– Karranpak eta etorkizuneko lesioak ekidingo ditugu
– Instrumentua jotzerako garaian gauzak seguruago egingo ditugu eta exekuzioa hobea izango da

* Beroketa egoki bat egiteak etorkizunean arazorik gabe bateria jotzen lagunduko digu.Osasuna garrantzitsua da.

Utzi iruzkina