Ez duzu zure bizian bateria jo baina beti izan duzu probatzeko gogoa, betidanik jo izan arren aurrera pausorik ez duzu ikusten, helburu oso zehatz bat duzu eta hura hobetu edo zure egunerokoan sartu nahi duzu. Hauetakoren bat zure kasua bada, hasiberrientzat edo erdi-mailako bateria joleentzat klaseak ematen ditut. Beti ere ikuspegi pertsonalizatuarekin eta gozamena, motibazioa eta instrumentuarekiko maitasunaren pedagogia aplikatuz.
Saioek 40 minutuko iraupena izaten dute eta Tolosako nire lokalean gauzatzen ditut. Hala ere, skype bidezko zerbitzua eskaintzeko aukera ere badago.
Honako helburuak landuko ditugu:
-
- Teknika
- Estilo eta genero desberdinak eta hauen ezaugarriak
- Koordinazioa eta independentzia
- Irakurketa eta idazketa
- Belarri kritikoa
- Instrumentuaren ergonomia
- Mugimenduaren ekonomia
- Afinazioa eta materialaren ezagutza
- …

